ISO 7 gela zurian egindako molde diseinutik eta fabrikaziotik azken muntaketara arte lan
egiten dugu, kalitate eta ISO 134585 araudiak betetzea bermatzen dugu/betetzen ditugu.
Zure gailu medikuen fabrikazio-etapa guztiak kudeatzen ditugu, denbora eta kostuak optimizatuz, eta beti kalitate- eta arau-betetze estandar altuenak bermatuz

Moldeen diseinua eta fabrikazioa
Zehaztasuna eta araudiaren betetzea bermatzen ditugu, lehen zirriborrrotik moldea sortu arte.
Plastikozko injekzioa
Plastiko teknikoen injekzio bidez fabrikatzen ditugu piezak, estandar altuenekin, 40 urte baino gehiagoko esperientziak bermatuta.
Gela garbian muntaketa
Muntaketa, kalitate-kontrolak eta packaging-a gure Gela Garbi ziurtatuan (ISO 7) egiten ditugu, segurtasun-baldintza eta osasun-araudia optimoak bermatuz.
Logistika eta banaketa
Entrega eraginkorrak eta neurrira egindako entrega azkarrak ziurtatzen ditugu, proiektuaren hasieratik amaierara
arteko trazabilitate osoarekin.
Zure produkzioa esternalizatu, gure aliantza estrategikoei esker, kalitatearen, araudien eta entrega-epeen kontrol osoa izango baituzu
Araudiaren betetzea
ISO 13485 ziurtagiri zorrotzaren eta Europako araudi pean lan egiten dugu, zure produktuen segurtasun eta fidagarritasun handiena bermatuz.
Malgutasuna eta pertsonalizazioa
Bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitutako irtenbideak garatzeko gaitasun frogatu dugu.
Prozesuen integrazioa
Eraginkortasun handiena, kostu-murrizketa eta erabat ontrolatutako prozesuak: etapa bakoitza kudeatzen dugu, moldearen diseinutik gela zuriko azken muntaketara, emaitza zehatz eta fidegarriak eskainiz.
Hurbiltasuna eta jasangarritasuna (KM0)
KM0 hornitzaile gisa, entrega azkarrak eta eraginkorrak bermatzen ditugu eta ingurumen-inpaktua minimizatzen dugu gure hurbiltasunari eta prozesuen optimizazioari esker.




Gizarteratzeko eta laneratzeko aukerak sortzen ditugu pertsona zaurgarrientzat (desgaitasuna dutenentzat edo baztertzeko arriskuan daudenentzat), haien talentua lurraldearen garapenaren zerbitzura jarriz. Aldi berean, enplegu-erreserba legalaren betetzen laguntzen dizugu
Utzi zure datuak eta gure talde teknikoak zurekin jarriko da harremanetan, zure neurrira egindako kalitatea, eraginkortasuna eta araudia betetzea ustartzen duen soluzio bat eskainiz
670 903 791
Polígono Industrial Errotaldea 23
20260 ALEGIA (GIPUZKOA)
Pol. Ugaldetxo - Zuaznabar, 40 b
20180 OIARTZUN (GIPUZKOA)
Kontaktua
MEDIKARGI bi erakunde bateragarriren elkartze estrategikoaren ondorioz sortu da. Hiru hamarkadako industria-esperientzia eta abangoardiako instalazioak uztartzen dituzte.

1992an sortutako irabazi-asmorik gabeko lan-sozietate anonimoa. Osasun-sektorean 15 urte baino gehiagoko esperientzia ekartzen dio proiektuari.
40 urte baino gehiago dituen merkataritza-sozietatea plastikozko injekzioan, automozio, elektronika eta mediku sektoreetan aditua.